Visit
San Mames

Hiria | Bilbo

Ezagutu

Bilbo, Euskadiren bihotzean

Paisaia berdez inguratuta aurkitzen da Bilbo, Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriaren bihotza. 300.000 biztanle baino gehiago ditu eta 1300. urtean hasten den historia, Euskadiko hiri handiena eta kosmopolitena bezala sortzen da.

Bilbo “botxo” izenarekin da ezaguna bere biztanleen artean, eta oso harro daude beren hiriaz. Horrek ikur berezi asko dituen hiri bihurtzen du, espaloiak janzten dituen baldosak barne, gozo denda tipikoa eta esamoldeak jasotzen dituen hiztegi berezia, bilbotar baten elkarrizketetan falta ez diren esamoldeak.

Harrotasun hori urrutitik dator, 1300. urtetik, Diego Lopez de Haro jaunak Bilbo sortu zuenetik. Garai hartan merkataritzan, portuan, asteroko azokan eta burdinean oinarritzen den hiria zen. Merkataritzako hiri eta Bizkaiko gune ekonomiko garrantzitsu gisa sendotu da.

Mendeetan zehar, dinamismo ekonomiko eta sozialak aurrera jarraitu zuen; etxe eta eraikin handian eraikitzen hasi ziren. Eta hainbat agintari izan zituen arren, Napoleonen tropek okupatu zuten lehenengo eta Guda Karliten eszenatoki nagusia izan zen gero, baina Bilboko izpiritua bertako kaleetan errotu zen eta historia gainditu zuen.

Athletic Club. Bilboren beste harrotasuna

1870etik aurrera aurrekaririk gabeko garapen etengabea izan zuen eta futbolerako zaletasuna jaio zedin balio izan zuen, gaur egun, inoiz baino indartsuago, bizirik diraun pasioa eta partidu egunetan kaleko balkoiak janzten dituena.

1890an, Bizkaiko portuetara ingeles talde bat etorri zen, bodegan baloi bat zekarrela. Hauek football-a jokatzen zuten tokiari “La Campa de los ingleses” deitzen zaio oraindik, eta han erakutsi zieten bilbotarrei futbolean jokatzen.

Horrela, 1898an, bilbotarren beste harrotasun handia jaio zen, Athletic Club, 100 urte baino gehiagoko historia duen taldea, estadio “mitikoa”, nazioartean ezaguna eta filosofia bakarra zuena, bertako jokalariekin edo Euskal Herrian formatutakoekin soilik taldea osatzea.

Hiri handi baten metamorfosia

Izpiritu zuri-gorria (taldearen koloreak) sortzen zen bitartean, Bilbo eraldatu zuen industria siderurgikoa sortu zen eta hiri industrial bihurtu zuen. Hiria etorkinak jasotzen hasi zen, garapen bidean zegoen Bilboko industrian sartu nahi zutenak.

Hedapenak hiria gainditu zuen eta ilun eta grisa bihurtu. XX. mendearen bukaeran industria siderurgikoa krisian sartu zen arte eta hiria garapen ekonomikoaren oinarriak aztertzera behartu zuen arte.

Erabat industriala zen hiria eraldatzeko erronka zaila proposatu zen eta garapen ekonomiko-sozialerako bide berrien aldeko apustua egitea. Zerbitzuen eta teknologia berreien sektoreek irabazi zuten, Bilbo biziberritiu eta mundu mailan erreferente bihurtuz.

Hiriaren biziberritzea

Bilboko ingurumen eta hiri biziberritzeak ekarri zuen lursail industrialek aldaketa izugarria izatea eta Bizkaiko hiriburua turismoan erreferente bihurtzea. Espazio horietako batean dago gaur egun “Bilbo berriaren” ikur handia dena, Museo Guggenheim Bilbao, biziberritze hori posible egin duen aktibo nagusietako bat.

Arkitektura eta azpiegitura proiektu handi horiek posible egin zuten, zalantzarik gabe, biziberritze urbanistiko eta ekonomikoa. Gaur mundu osoan miresten den biziberritzea eta gero eta bisitari eta turista gehiagok ikusten dutena.

Kongresuen eta musikaren Euskalduna jauregia, Norman Fosterren Metroa, Santiago Calatravaren aireportua edo Arata Isozaki eta Cesar Pelli arkitektoek diseinatutako dorreak dira, beste batzuen artean, Bilboren bizitzaren adibide garbiak, urteetako tximinia kedunen eta zeru grisaren ondoren.

Bilbo kultura da, gastronomia, historia eta jende berezia

Bilboren etorkizuna oparoa da. Eskaintza kulturala handiagoa da urtetik urtera, ekitaldi handiak hartzen ditu, kongresuak eta izaera nazionala eta nazioartekoa duten zitak. Horren guztiaren helburua Bilbo eta Bizkaia industria sortzaileen erreferente bihurtzea da.

Gainera, gastronomia zaindua, pintxoz betetako barrak eta Alde Zaharreko kale estuek giro atsegina sortzen dute aisialdirako eta Bilbo zaharraren eta berriaren artek kontrasteak ikusteko. Historia erakargarria da historia, xarma eta jende berezia dituzten hirian maite ditzutenentzat.

Harpidetu newsletterrean

Jaso edukiak zure emailean

Irakurri dut eta onartzen dut datuak babesteko politika.

San Mames VIP Area Gida
San Mames VIP Area Gida