Visit
San Mames
San Mames Stadium

2017/06/152017/06/15

Nola bizi esperientzia berezia San Mames estadioan

San Mames berrearen eraikuntzarekin, estadioak alternatiba berriak eta berritzaileak eskaintzen ditu, baita espazio eta esperientziak ere.

Horien artean dago San Mames VIP Area, Bilbon bakarra den espazioa Athletic Cluben partiduetan balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzen disuena eta bere espazio zabaletan ekitaldiak eta kongresuak ospatzeko aukera ematen duena.

San Mames estadioa: Zer eskaintzen du San Mames VIP Areak

  • 6000 metro karratuko eremua dauka, estadioaren erdiko eraztunean zehar banatuta.
  • Athletic Clubez, bere historiaz eta tradizioaz gozatzeko diseiñatu eta pentsatutako eremua da.
  • Jokoaren ikuspegi bikaina.
  • Athletic Clubek jokatzen duen bakoitzean nazioartean sona handia duten Bizkaiko sualdariak biltzen dira, bederatzi Michelin izar arteko taldea.
  • Athletic Cluben esentzia eta filosofia islatzen da espazioetako bakoitzean.
  • Athleticen partiduez eta enpresako ekitaldiez gozatzeko zona esklusiboa.
  • Esperientzia osoa da, futbola onenaz gozatzeko aukera ematen duena.
  • Hainbat eremu gastronomiko
  • Arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
  • Aurreko giroa bizitzeko aukera ematen du, partidua baino ordu eta erdi lehenago sartuz. Baita partiduaren ondoren ere, partidua amaitu eta ordu eta erdira atera ahal izango duzu eta.
  • Estadiora kotxez joateko aukera, aparkaleku zerbitzuarekin.
  • Eserleku pribilegiatuak estadioaren barruan.
  • Sarrera esklusiboak.
  • Zona komun guztiak, palkoak esaterako, telebista dute, San Mames VIP Areako kanal esklusiboa ikusi ahal izateko.
  • San Mames VIP Areako palko guztiek azken teknologia.

San Mames VIP Areako ezaugarrietako asko ezagutzen dituzunez, espazioak hobeto ezagutzea besterik ez zaizu geratzen.

 

San Mames VIP Area: Futbola eta gehiago

Harpidetu newsletterrean

Jaso edukiak zure emailean

Irakurri dut eta onartzen dut datuak babesteko politika.