19/04 - 21:00 Athletic Club vs. Granada CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Gabarra: Athletic Clubek horrela ospatzen ditu tituluak

Gabarra: Athletic Clubek horrela ospatzen ditu tituluak

Athletic Clubek bere “katedrala” (San Mames estadioa), bere koloreak (gorria eta zuria), bere lehoiak (jokalariak) eta baita bere Gabarra ere. Zaleekin tituluak ospatzeko duen modu berezia eta desberdina.

Beste talde batzuk ospakizunak autobus baten gainean egiten dituzte. Athletic Clubek, ordea, Bilboko itsasadarra zeharkatzen du bere Gabarran, historia duen ontzi batean. 1983a zen Athletic Club zazpigarren aldiz Ligako txapeldun izan zenean. 27 urte pasa dira taldeak titulu hori azken aldiz irabazi zuenetik eta 10 urte titulurik irabazten ez zuela. Bizkaia giro gris eta tristean murgilduta zegoen, industria berreraikitzen eta langabezia tasa altuarekin. Baina Athletic Clubek bere zaleei garaipen bat oparitzea erabaki zuen, irrifar egin zezaten. Zuzendaritza taldeko kide zen Cecilio Gerrikabeitiak, ordurako Athletic Cluben garaipen asko ikusi zituenak, pentsatu zuen Udaletxe aurrea txiki geldituko zela. Abesti bat entzutean ideia bat etorri zitzaion burura, historia egingo zuen ideia eta askoren memorian geldituko zena. Honela zioen abestiak: “Por el río Nervión, bajaba una gabarra, rumba la rum…”. Gabarrak ezinbesteko ontziak ziren lurraldearen aberastasunerako. Kasko laua duen txalupa antzekoa, motorerik gabekoa, arrastaka eraman behar dena eta burdina garraiatzeko erabiltzen zena. Urte hartan gabarra batek Athletic izena jaso zuen eta ordutik aurrera ez zuen burdina garraiatuko, garaipen zurigorrien testigu bilakatuko zen.

Gabarraren historia

Milioi bat pertsona inguru bildu ziren 1983an Nerbioi ibaiaren ertzean titulua ospatzeko. 3 orduko ibilbidea izan zen (Areetatik Bilboko Udaletxeraino), urte hartan eta hurrengoen, eta jokalarien eta zaleen memorian gordeta gelditu zirenak. Bai, 1984an, uholde izugarrien ondoren, Athletic Clubek berriz irabazi zuen. Tradizio hau bitan bakarrik ospatu da Athletic cluben historian baina oso sartuta dago zaleen artean eta berriz egiteko irrikitan daude, itsasadarra zurigorriz margotu nahi dute. Hala ere, ordutik, Gabarra ez da geldirik Egon. Lanerako ezinbesteko tresna izan da portuan materialak garraiatzeko, kaiak konpontzeko eta buiak ainguratzeko. 2013tik Bilboko itsas museoan kokatuta dago.     Nueva llamada a la acción