Visit
San Mames
Por qué se llaman los leones a jugadores Athletic Club

2017/04/192017/04/19

Nondik dator “lehoiak” ezizena Athletic Clubeko jokalarientzat?

Noizbait zeure buruari galdetu badiozu zergatik deitzen zaien “lehoiak” Athletic Clubeko jokalariei, gaur argituko dizugu.

“Lehoiak” ezizenaren arrazoia jakin ahal izateko III. mendeko Turkiara egin behar dugu atzera, San Mames bizi izan zen garaira.

Kontakizun baten arabera Mames oso gazte zela eta urteetako torturen ondoren mendira ihes egitea lortu zuen eta han bizi izan zen hiru urtez. ¨Han animalien eta piztien lagun egin zen eta Jesusen bizitza irakurri zien.

Gero berriz ere preso hartu zuten eta berriz ere garai latzak pasa ondoren zirkura bidali zuten lehoietara botatzeko asmo bakarrarekin, hauek jan zezaten. Baina hori ez zen inoiz gertatu, Mamesek lehoiak lasaitu eta haurek bere oinetara amaitu zuten.

Horrela, Capadocciako Cesarea gobernadorea haserretue ta gaztea hiltzeko agindu zuen, sabelean hiruhortzekoa sartuz.

Kontakizun honetatik abiatuta, Mames mundu osoan ohoratutako santua izan zen, baita Bilboko hirian ere. Hari eskaini zizkioten San Mames estadioaren ondoan zeuden zahar etxea eta ermita.

Espero zen bezala estadioak ere santuaren izena hartu zuen, horrek azaltzen du zergatik duen San Mamesek izen hori.

Athleticek, estadioaren izenaz gain, bat dator lehoi batekin irudikatzen den Cesarea santuarekin. Athleticen jokoa, 110 urte baino gehiagoko historian, grina, borroka eta partidu bat galdutzat ez emateagatik izan da ezaguna. Eta jokoaren ezaugarriei santuarenak gehituta, 10. hamarkada hasieratik bertatik “iparraldeko lehoiak” edo “San Mameseko lehoiak” deitu zitzaien.

Hala, ezizen hori hain dago errotuta Bilbao Athleticeko jokalariei, Athletic Clubeko filiala, “lehoikumeak” izenarekin ezagutzen zaie.

 

San Mames VIP Area: Futbola eta gehiago

Harpidetu newsletterrean

Jaso edukiak zure emailean

Irakurri dut eta onartzen dut datuak babesteko politika.