Visit
San Mames
San Mames and rock

2017/07/052017/07/05

San Mames eta Rocka

Bere historian zehar, San Mames estadioa futbolaren katedrala izenarekin izan da ezaguna.

Dena dela, lehen eraikuntzatik, aurreikusten zen kirol ekitaldiez gain beste mota bateko ekitaldiak egin ahal izango zirela. Hala, Bilboko leku berezi honetan hainbat rock kontzertu egin dira.

Gaur egun, teknikak aukera ematen du zelaia inoiz ezer gertatu ez balitz bezala uzbeko.

Lehen musika jaialdia 1978ko ekainean egin zen Euskarai jaialdiarekin, musika ekitaldia baino gehiago euskararen aldeko kanpaina bat izan zena. 60. hamarkadatik Pop eta Rock musika nazioartean ezaguna zen arren, Bilbon tradizional eta kontserbatzaileagoa izaten jarraitzen zuen.

Ez zen 70. hamarkadaren amaierara arte izan Bizkaiako hiriburuak Rock talde ezagunak hartu zituen arte. San Mamesi, ordea, oraindik denbora gehiago gelditzen zitzaion horretarako.

San Mames eta Rocka

Mick Jagger-rek San Mamesekiko zorra kitatu zuen Rockaren katedralean.

Lehen aukera Rolling Stones-ekin etorri zen. Athletic Cluben mendeurren ospatzeko ekitaldietan izan zen.

1998ko ekainaren 18an den martxan zegoen, baina Mick Jagger ez zen ondo sentitu eta ekitaldia bertan behera utzi zuen.

Hori kolpe gogorra izan zen bilbotar eta jarraitzaileentzat. Bain azor hori ez zuen kitatu bost urte beranduago arte, 2003ko Licks World Tour-arekin.

Urte hartan San Mameseko lehen kontzertu handia izango zena hasi zen “Brown Sugar” eta “Start me up” abestiekin, eta horien ondoren Mick Jagger-ek euskaraz agurtu zuen: “Gabon Bilbao, azkenik hemen gaude”.

Egun hartan San Mamesen 36.000 ikusle bildu ziren su artifizialen eta kolorezko argien azpian. Festa San Mamesera iritis zen bertan gelditzeko.

Bruce Springteen gitarjoleak “Desde Santurce a Bilbao” abestu zuen San Mamesen.

Rockak San Mames hartu zuen hurrengoa Bruce Springsteen-ekin eta bere taldearekin izan zen, 2009ko uztailean. Taldeko gitarjola Nils Lofgren esku-soinuarekin atera zen eta “Desde Santurce a Bilbao” Bilboko abesti ezaguna jo zuen.

Keinu horren ondoren, Bruce Spingteen eszenatokira atera zen eta “Kaixo Bilbao, pozik nago” esan zuen.

San Mamesek AC/DCren jarraitzaileak saritu zituen.

Rocka Bilboko estadiota itzuli zen. Urtebete eta bi egun beranduago San Mames Rockaren catedral bihurtu zen. AC/DCren txanda etorri zen.

36.000 sarrera 2010eko uztailean saldu ziren, taldearen azken kontzertua izango zen aeta munduko bira bukatuko zuena.

Jarraitzaileak gustara gelditu ziren, oraingoan Rockaren katedralean.

San Mamesen eta Rockaren arteko azken topaketa.

Azken Rock kontzertu handiak San Mames estadio berria estreinatu du oraingoan, rock talderik onenen kontzertuak jasotzeko tradizioarekin jarraituko duena.

Maitzaren 30ean Guns N´Roses talde kaliforniarraren txanda izan zen. Eta oraingoan ere ez zuen porrot egin. Ikuskizuna handia izan zen eta berriz ere San Mames Rockaren katedral bihurtu zen, eszenatoki berri batekin baina handitasunez eta ekitaldiaren garapen bikainarekin.

 

 

 

Espazio Bilbao 

Harpidetu newsletterrean

Jaso edukiak zure emailean

Irakurri dut eta onartzen dut datuak babesteko politika.