Visit
San Mames
San Mamés por dentro

2017/03/152017/03/15

San Mameseko irudiak barrutik

San Mames estadio beti izan da, hasiera hasieratik, leku berezi bat. Baliteke Bilbon duen kokapenagatik izatea, bere filosofiagatik eta lehiatzeko modu bereziagatik edo zaleekin duen loturagatik.

Baina estadio berriak hori dena mantentzeaz gain, gauza gehiago eta ezusteko berriak ditu bisitariarentzat. Gaur, San Mamesek barrutik eskaintzen dizkizun irudirik onenak ezagutzea nahi dugu eta munduko kirol eraikinik onenak zu konkistatzen uztea.

7 irudi San Mames barrutik

San Mamesen eraikuntza.

San Mames estadioaren handitasunaz konturatzeko gaur egun dena izatera iristeko izan duen prozesua ezagutu behar da.

Pitxitxiren bustoa.

San Mamés por dentro

Estadio zaharretik ekarria, Rafael Moreno Aranzadi “pitxitxi”ren bustoa bere garaiko aurrelaririk karismatikoenetako bat da, aldageletatik zelairako irteeran dago, jokalarien irteteeran nagusi.

San Mames VIP Area.

San Mamés por dentro

Estadioaren erdiko eraztunean dago San Mames VIP Area. San Mamesen irudi honenetako bat espazio bakar eta ezberdin hau da.

San Mames VIP Areako palko eta besaulkiek joko zelaiaren ikuspegi bikaina dute. Estadioaren lehen solairuan daude, tribuna altuaren eta baxuaren artean.

Prentsa aretoa.

San Mamés por dentro

Jose Iragorri prentsa aretoak 150 pertsonentzako edukiera du. Jokalari eta entrenatzaileek bertan ematen dituzte prentsaurrekoak eta informazioaren profesionalei euren lana erosotasun guztiekin egiteko aukera ematen die.

San Mames jatetxea.

San Mamés por dentro

Futbolak eta gastronomiak bat egiten dute espazio honetan eta asteko egun guztietan goza daiteke. Bizkaiko sukaldaritzaren onena eskaintzen duen sukaldeaz goza daiteke bertan.

La campa de los ingleses taberna.

La campa de los ingleses

San Mameseko taberna gastronomikoa estadioaren lehen solairuan kokatuta dakgo eta Bizkaian lehen futbol partidua jokatu zen tokiaren izen bera du.

Zaleak.

San Mamés por dentro

Baina futbol zelai bateko argazkirik onena beti da bere zaleena. Horrek egiten baitu leku hau berezi. Izan ere, San Mamesen futbola bizi egiten da eta modu berezian bizi da.

San Mames VIP Area: Futbola eta gehiago

Harpidetu newsletterrean

Jaso edukiak zure emailean

Irakurri dut eta onartzen dut datuak babesteko politika.