12/05 Athletic Club vs. CA Osasuna partida +
Blog › San Mames esperientziak › Athletic Museoa. Iritziak: Zergatik bisitatu munduko estadiorik onena

Athletic Museoa. Iritziak: Zergatik bisitatu munduko estadiorik onena

Athleticen bihotzean barneratzeko prest? Ikusi zer iritzi duten Museoa ezagutu eta Athletic Tour bisita egiten duten erabiltzaileek, eta zergatik gomendatzen duten.

Athletic Museoa: klubaren historia baino gehiago

Bilbon dauden museo ugarien artean, Athletic Museoa erreferente nagusietako bat da. Athletic Club erakundearen historia ikuspegi osoago batetik ezagutzeko aukera bikaina.

Ehun urtetik gorako klub honen garaipen eta bizipen guztiak dituzu eskura, bilduma, erakusketa, ikus-entzunezko material eta joko interaktiboen bidez. Jatorrizko 1.000 objektu eta 900 bideo daude bilduta, izpiritu zuri-gorria benetan ezagutzeko.

Athletic Museoa. Iritziak: zergatik bisitatu

Hauek dira Athletic Museoa bisitatu eta historia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duten pertsona batzuen iritziak.

  1. Athletic Museoa Bilboko lekurik politenetako bat da.

Leku polita. Futbolzaleentzako derrigorrezko bisita. Zelaia ikusgarria da, eta museoa ere, ikaragarria.

  1. Athletic Museoa futbolzaleentzako leku berezia da

Estadio eta museo bikainak, futbolzale guztiek bisitatu beharrekoak, eta, noski, Athletic Clubaren jarraitzaileek.

  1. Museo eta estadio izugarriak.

Orain arte ez dut inoiz horrelako museorik ikusi. Zoragarria Athletic Clubaren jarraitzaileentzat, baina baita ez garenontzat ere. Ikusgarria iruditu zait, eta gurekin egon zen gida bikain aritu zen.

  1. Athletic Museoa, Bilbon derrigorrez bisitatu beharrekoa

San Mamesera bazoaz, ez galdu Athletic Club Museoa ikusteko aukera.

  1. San Mames, kategoria handiko estadioa

Ikusgarria Bilboko Athletic Cluben estadioa. Kanpoko aldeko argiztapena berezia. Jatetxearen kalitate-prezioa onargarria. Athletic Museoaren prezioa 10 eurokoa da, edo 14 eurokoa zelaia ikusteko aukerarekin. Opari-denda ezin zen falta kategoria horretako estadio batean, klubarekin erlazionatutako mota guztietako produktuekin. Bisita ederra.

  1. San Mames erreferente garrantzitsua da kirol arloko arkitekturan

Museoaren eraikina erreferentea da “kirol” arkitekturan. Futbola gustatu zein ez, arkitektura garaikidea gustuko baduzu, ikusi behar duzu. Argiztatuta nahiko polita da. Sinestezina!

  1. Athletic Museoa, haurrekin egiteko plan egokia

Esperientzia aparta, museoa oso ona eta zaindua. Bisita egitea hautatuz gero, gidak zelai osotik eramango zaitu, Katedrala eta bere historia barru-barrutik ezagutzeko. Haurrekin egiteko plan polita.

  1. Athletic Museoa Bilboko politenetako bat da

Futbol taldeen museo asko ikusi ditut, baina hau benetan ederra da.

  1. Bisita ahaztezina futbolaren katedralean zehar

San Mames katedrala, museo ona eta estadio zoragarria, merezi du tour osoa egitea.

  1. Adeitasuna eta tratu ezin hobea

Esperientzia zoragarria izan da: jaso dugun tratua bikaina, eta museoa eta bisita gidatua zoragarria. Ez dut gogoratzen bisita egin zigun mutilaren izena, baina oso jatorra izan zen eta bere dedikazioa erabatekoa. Denak horrelakoak badira, ezin hobea.

Athletic Museoa bisitatu nahi baduzu eta zalantzaren bat baduzu, agian, atal honetan argitu ahal izango duzu: museoari buruzko ohiko galderak.

Athletic Club Museoa, gogoratzeko, sentitzeko eta Athletic Cluben parte izateko lekua. Klub berezi honen filosofia ulertzeko aukera daukazu, bere historian zehar bidaiatuz. Sartu Athleticen bihotzean.

 

AC Museoa sarrerak erosi