12/05 Athletic Club vs. CA Osasuna partida +
Blog › Athleticzaleak › 10 ideia Athletic Club oparitzeko

10 ideia Athletic Club oparitzeko

Hiri bat lehen aldiz bisitatzen dugunean, esaterako Bilbo, leku horretako oroigarri berezi bat eraman nahi izaten dugu. 10 ideia emango dizkizugu Athletic Clubeko oparitxo bat egiteko.

Bilboko erreferente handienetako bat izanik, parekorik ez duen filosofia eta egundoko historia duen taldea da.

Ahaleginak, konpromisoak eta antzeko balioek definitzen dute talde gisa, eta historia paregabea idatzi du futbol-munduan. Bai San Mames ikusteko bisitaldia eta bai Athletic Cluben Museoa nahitaezko geldialdia dira Bilboko hiribildura hurbiltzen diren bisitarientzat.

Oparitzeko 10 produktu Athletic Cluben dendan

  1. Athleticken elastikoa

Bilboko haurrak Athleticen elastikoa besapean dutela jaio eta hazten direla esan ohi da. Futbol-munduan parekorik ez duten filosofiaren eta balioen defentsa islatzen du elastikoak.

Camiseta Athletic

 

  1. Athletickeko Amamaren bufanda

Bilboko amamek maitasun handiz ehundu zituzten bufanda horiek, San Mameseko harmailak zuri-gorriz margotzeko eta athleticzale guztien eztarriak berotzeko.

 

BUFANDA AMAMA

  1. Athleticen txapela

Euskal Herriko nortasun-adierazlea da, eta janzki hain xume batek gutxitan markatu du horrenbeste herri baten fisonomia. Athletic Cluben, klub berezi baten, izena eta armarria brodatuta daramatzan txapel pertsonalizatua.

TXAPELA 30 CM ESCUDO

  1. Athleticen motxila

Motxila emozionala, bizi izandako oroitzapen eta esperientzia guztiak gordetzeko.

 

MOCHILA NEOPRENO

  1. Athletic Cluben eskumuturrekoa

Eskumuturreko bat opari bat baino zerbait gehiago da, oroigarria da. Historian zehar gehien erabilitako piezen artean kokatu duten hainbat motibo ditu. Eta historia eta Athletic sinonimoak direnez, aukera perfektua da.


PULSERA MULTICUERO ESCUDO NEGRO

  1. Futbolaren Katedraleko soropila

San Mames futbol-zelai zaharreko soropil-zati bat. Lehiaketako belarrezko tapiz ospetsu eta historikoenetako bat, futbolaren historia benetan maite dutenentzako opari paregabea.

CESPED METACRILATO 13/16 SM

  1. Lehoi zuri-gorriaren katilua

Katilu pertsonalizatua goizero unerik onenez gozatzeko.

taza león athletic

  1. Athleticen mugikor-karkasa

Futbolaren historiako edo bizitzako une garrantzitsuak betikotzen dituzten argazkietarako. Athleticen, sentimenduz betetako bestelako klub baten, armarria duen karkasa.

 

CARCASA FLEXIBLE ESCUDO IPHONE 7/8 PLUS

  1. Athleticen altzairuzko erlojua

Denboran atzera egiteko eta San Mameseko une historikoak bizitzeko erlojua.

RELOJ ACERO DOBLE CORREA ESFERA

  1. Athleticen zurezko kartela

Athleticen himno ospetsuaren letra marraztuta duen kartela. Himnoa 1983ko martxoaren 30ean entzun zen lehen aldiz, hain zuzen ere, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Kopako final-laurdenak jokatu aurretik.

TABLA HIMNO MADERA

Produktu horiez gain, askoz gehiago aurkituko dituzu Athletic Cluben denda ofiziala bisitatzen baduzu.

 

AC Museoa sarrerak erosi