Sarrerak erosi
Athletic museo jugadores

Athletic Club Museoa, talde baten mende beteko historia

Zatoz gurekin ezagutzera Athletic Club Museoa, talde horren mende beteko historia jasotzen duena, ondo merezia du eta.

2017ko abuztuan inauguratu zen eta, harrezkeroztik, etengabe egin du gora Athletic Club Museo berriaren bisitari-kopuruak. Ez da harritzekoa ere! Izan ere, edozein taldetako edozein futbolzale aho zabalik uzteko moduko lekua da. Eta ez bakarrik mende bete baduen talde baten historia azaltzen duelako, baizik eta balio handiko objektu ugari erakusten dituelako: Kontserbatuta mantentzen diren bi kamiseta zaharrenak, besteak beste. Horrelako talde baten handitasuna ulertu nahi baduzu, zatoz Athletic Club Museora eta zabaldu begiak.

Zer ikus dezaket Athletic Club Museoan?

Gauza asko ikus daitezke Athletic Club Museoan; tamaina handiko eremua da, eta hango dekorazioak eta girotze-lanak edozein partida-egunetara eramango zaitu.

Athletic Club Museoaren girotze-lana

Kolore zuri-gorriak, argitasun leuna, lehoien orroak, zenbait jenderen lekukotasuna eta himnoaren soinua, horra museo horretan ikus-entzun daitezkeen eta oilo-ipurdia jartzen diguten gauzetako batzuk. Ikusten duzun objektu bakoitzak eragingo dizu zirrara eta are gehiago hunkituko zaitu.

Lola Floresen koadroa

Athletic Club Museoaren ezaugarrietako bat hau dugu: bere historia kontatzeko bilduta daukan material-piloa: antzina-antzinako argazkiak eta objektuak ez ezik, garai bateko partiden zatiak ere ikus ditzakezu, edo Athletic Cluben jantziak, Bilboren garai industrialeko zenbait objektu, baita Lola Floresen koadro bat ere, non emakumezkoen talde bat ikusten den.

Athletic Club Museoko lehoia

Lehoia da objekturik deigarrienetako bat. Deportivo Alavés taldearen presidenteak, Juan Arregui Garayk, eman zion koadroa Athletic Clubi, Errege Kopa irabazten bazuen oparitu egingo ziola agindua baitzion. 1984an, agindutakoa bete egin zuen Arreguik. Eta ez badakizu zergatik deitzen dieten “lehoiak” Athletic Clubeko jokalariei, begiratu gure blogean.  

 

AC Museoa sarrerak erosi


Hablamos de...

San Mames estadio paregabeaz gozatzeko 5 aukera

Leer más

Zergatik den bakarra Athletic Clubeko filosofia

Leer más

Pitxitxi: nor izan zen eta zer egin zuen

Leer más

Suscríbete a la newsletter

Recibe los contenidos en tu email