Sarrerak erosi
Athletic museo historia

Bilboko museoak ikusgai

Bilboko museoak ezagutu nahi badituzu, hona hemen zazpi aukera, gai eta obra desberdinetakoak. Ezagut itzazu den-denak!

Museo asko eta asko ditu Bilbok; horregatik, zein ikus ditzakezun jakitea komeni zaizu.

Bilbon ikusgai dituzun zazpi museo

Guggenheim Bilbao Museoa

Bilboko museoetatik, hori dugu ezagunena nazioartean, eta hirira turista gehien erakartzen duen elementuetako bat. Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatu zuen, eta arte garaikideko erakusketak egiten ditu.

Bilboko Arte Ederren Museoa

Gure herrialdeko museo nagusietakoa da: 6.000 lanetik gora ditu (pinturak, eskulturak, grabatuak, marrazkiak eta dekorazio-arteetako lanak), garai askotakoak.

Euskal Museo Arkeologikoa eta Historikoa

Bizkaiko ikerketa arkeologikoen erreferentzia-zentroa. Museoaren erakusketa iraunkorrean, lurralde horretan gizakiak bizitzen hasi zirenetik (duela 100.000 bat urte) garai historikoen hasiera arteko zenbait elementu daude ikusgai.

Athletic Club Museoa

Hegoaldeko eta ekialdeko tribunen arteko kantoian dago museoa, museo hau futbol zelaiaren erabilera baino askoz gehiago da, Athletic Club-a kirola gainditu eta lurralde nortasunaren zati bait da. Espazio modernoa da, garrantzi historikoa duten objektu mota guztiak bateratzen ditu pantaila interaktibo berritzaileekin, Europako bideo-horma handiena eta playroom bat, guztiek esperientzia paregabea izan dezaten. Gainera, San Mamesen barruko aldea ikusteko aukera eskaintzen du.

Itsas Museoa

Euskalduna ontziola egon zen lekuan dago museoa, historiaz betetako ingurune paregabe batean. Ezin zitekeen leku hoberik aurkitu horrelako museo bat eraikitzeko.Bilboko itsasadarrarekin eta haren ingurunearekin zerikusia duen itsas ondare bikaina duzu ikusgai.

Bilboko Erreprodukzio Artistikoen Museoa

Bilbo Zaharrean, antzina-antzinako auzoan, dago Erreprodukzio Artistikoen Museoa, eliza zahar batean. Europa osoko museorik onenetako bat da, bere alorrean, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa. 

 

AC Museoa sarrerak erosi

Suscríbete a la newsletter

Recibe los contenidos en tu email