
Athleticen bihotzean barneratzeko prest? Ikusi zer iritzi duten Museoa ezagutu eta Athletic Tour bisita egiten duten erabiltzaileek, eta zergatik gomendatzen duten.
Bilbon dauden museo ugarien artean, Athletic Museoa erreferente nagusietako bat da. Athletic Club erakundearen historia ikuspegi osoago batetik ezagutzeko aukera bikaina.
Ehun urtetik gorako klub honen garaipen eta bizipen guztiak dituzu eskura, bilduma, erakusketa, ikus-entzunezko material eta joko interaktiboen bidez. Jatorrizko 1.000 objektu eta 900 bideo daude bilduta, izpiritu zuri-gorria benetan ezagutzeko.
Hauek dira Athletic Museoa bisitatu eta historia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duten pertsona batzuen iritziak.
Leku polita. Futbolzaleentzako derrigorrezko bisita. Zelaia ikusgarria da, eta museoa ere, ikaragarria.
Estadio eta museo bikainak, futbolzale guztiek bisitatu beharrekoak, eta, noski, Athletic Clubaren jarraitzaileek.
Orain arte ez dut inoiz horrelako museorik ikusi. Zoragarria Athletic Clubaren jarraitzaileentzat, baina baita ez garenontzat ere. Ikusgarria iruditu zait, eta gurekin egon zen gida bikain aritu zen.
San Mamesera bazoaz, ez galdu Athletic Club Museoa ikusteko aukera.
Ikusgarria Bilboko Athletic Cluben estadioa. Kanpoko aldeko argiztapena berezia. Jatetxearen kalitate-prezioa onargarria. Athletic Museoaren prezioa 10 eurokoa da, edo 14 eurokoa zelaia ikusteko aukerarekin. Opari-denda ezin zen falta kategoria horretako estadio batean, klubarekin erlazionatutako mota guztietako produktuekin. Bisita ederra.
Museoaren eraikina erreferentea da “kirol” arkitekturan. Futbola gustatu zein ez, arkitektura garaikidea gustuko baduzu, ikusi behar duzu. Argiztatuta nahiko polita da. Sinestezina!
Esperientzia aparta, museoa oso ona eta zaindua. Bisita egitea hautatuz gero, gidak zelai osotik eramango zaitu, Katedrala eta bere historia barru-barrutik ezagutzeko. Haurrekin egiteko plan polita.
Futbol taldeen museo asko ikusi ditut, baina hau benetan ederra da.
San Mames katedrala, museo ona eta estadio zoragarria, merezi du tour osoa egitea.
Esperientzia zoragarria izan da: jaso dugun tratua bikaina, eta museoa eta bisita gidatua zoragarria. Ez dut gogoratzen bisita egin zigun mutilaren izena, baina oso jatorra izan zen eta bere dedikazioa erabatekoa. Denak horrelakoak badira, ezin hobea.
Athletic Museoa bisitatu nahi baduzu eta zalantzaren bat baduzu, agian, atal honetan argitu ahal izango duzu: museoari buruzko ohiko galderak.
Athletic Club Museoa, gogoratzeko, sentitzeko eta Athletic Cluben parte izateko lekua. Klub berezi honen filosofia ulertzeko aukera daukazu, bere historian zehar bidaiatuz. Sartu Athleticen bihotzean.