19/04 - 21:00 Athletic Club vs. Granada CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › Enpresen ekitaldiak › Espazioak San Mamesen Bilbon enpresako ekitaldi bat antolatzeko

Espazioak San Mamesen Bilbon enpresako ekitaldi bat antolatzeko

Irudikatzen duzu enpresa ekitaldi bat Bilboko leku berezi batean? Orain posible da San Mameseko espazioei esker.

Munduko kirol eraikinik onenaren saria jaso duenak, hainbat disizplinetarako erabilera hartzen du eta barruan ekitaldiak antolatzeko aukera ematen du, beste hainbat alternativa eta esperientziaren artean. Gainera, espazio ezberdinak ditu, aforoaren eta ekitaldi motaren arabera. Ikus dezagun zeintzuk diren.

9 espazio San Mamesen Bilbon enpresako ekitaldi bat antolatzeko

Iparraldeko aretoa 778 metro karratu. Aforoa 700 pertsona. Zelairako ikuspegia duen espazio honek auditorioa, eremu gastronomikoa eta hainbat pantaila ditu. Irtenbide bikaina da enpresako ekitaldi handientzako eta bazkari, afari eta cocktailentzako. Gainera, besaulkiak igo egin daitezke eta horrek espazioa egokitzeko aukera ematen du. Ekialdeko aretoa 530 metro karratu. Aforoa 200 pertsona. Estilo ingleseko espazioa, Athletic Cluben jatorriarekin bat datorrena. Enpresentzako topaleku erakargarria, egokitu daitekeena eta 5 metroko pantailara kanoia duena, edozein aurkezpenen arrakasta ziurtatzeko. Hegoaldeko aretoa 778 metro karratu. Aforoa 200 pertsona. San Mames BATean edukiera handia duen beste espazio bat da, kongresu eta hitzaldiak egiteko bikaina. Hainbat pantaila ditu eta estadioaren ikuspegi bikaina. Iparraldeko Corner aretoa 612 metro karratu. Aforoa 300 pertsona. Zona gastronomikoa partiduan zehar espazio malgua da, enpresa ekitaldiak, kongresuak eta aurkezpenak har ditzakeena. Egokitzeko aukera handia edozein ekitalditan. Hegoaldeko Corner aretoa 615 metro karratu. Aforoa 300 pertsona. Sport espazio hau ezin hobea da ekitaldi informaletarako, giro lasaian eta atze-oihal bikainarekin. Aurrekoek bezala estadiorako ikuspegia eta pantailak ditu. Boulevard 2800 metro karratu. Aforoa 3000 pertsona. Zure enpresa ekitaldiak egiteko San Mamesek eskaintzen dizun beste espazio bat Boulevard da. Espazio handia da, gaitasun handiagoarekin eta kaletik bertatik sarrera duena. BEheko tributaren parean (0 solairua) dagoen eraztuna da, eta kanpoko espazio esklusibo bikaina Bilbon enpresako ekitaldi handiak egiteko. “Jose Iragorri” prentsa aretoa. 263 metro karratu. Aforoa 150 pertsona. San Mameseko Jose Iragorri prentsa Aretha espazio egokia da enpresako aurkezpenak eta formazioa egiteko. Espazioa egokitu daiteke, material multimedia emititzeko proiektore eta pantailarekin. Zona mistoa 447 metro karratu. Aforoa 150 pertsona. Bilbon ekitaldi informalak egiteko espazioa, lunch edo cocktail bat egiteko bikaina. Gainera, espazio zabalak, irekiak eta modula daitezkeenak ditu, giro lasaia eta berezia errazten dutenak. Ikus-entzunezkoen aretoa 90 metro karratu. Aforoa 30 pertsona. Azkenik, San Mamesek duen espaziorik bilduena Bilbon enpresako ekitaldiak egiteko. Zonalde pribilegiatua da, zerbitzu eta erosotasun guztiak disuena, eta teknologiarik aurreratuenak disuena. Espazio bikaina bilerak eta aurkezpenak egiteko. Bilbon enpresako ekitaldi bat antolatzea ez da erraza, horregatik gomendatzen dizugu informazio gehiago eska dezazula, espazioa zehazteaz gain enpresa ekitaldiaren zehaztasunak emateko. 

 

Nueva llamada a la acción