Sarrerak erosi
Eventos internacionales en Bilbao

Nazioarteko ekitaldiak Bilbon

Bilboko nazioarteko ekitaldiak geroz eta ugariagoak dira, eta mundu osoko arreta erakartzen dute.

Izan ere, 2017. urtean, Bilboko kultura-eskaintzak 100 ekimen, jaialdi eta programa baino gehiago biltzen ditu hiri osoan zehar. Artikulu honetan Bilboko nazioarteko ekitaldirik ospetsuenen eta ezagunenen berri emango dugu, ikusi gabe joaten utzi ezin diren gertaerak dira eta.

Bilbon nahitaez ikusi beharreko ekitaldi eta emanaldiak

Bilbao BBK Live.

Pop eta rock musikako jaialdia urtean behin egiten da, uztailean, Bilbon. Estatuan nahiz Europan osperik handieneko jaialdietako bat da.

Bilbao Web Fest.

«Webserieen» (serie digitalen) munduko lehen jaialdi euskalduna da.

Zinebi.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia urtez urte egiten da Bilbon.

Musika-Música.

Musikako Nazioarteko Jaialdia urtean behin egiten da Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaikakoa izatea da beraren ezaugarri nagusia; izan ere, edizio bakoitzean garai, estilo edo konposatzaile zehatz baten musikan oinarritzen da.

Fun & Serious Games.

Bilbon egiten diren nazioarteko ekitaldien artean osperik handiena dutenetako bat da. Bideojokoen industriarako erreferentzia argia. Egun batzuetan luzatzen diren jardunaldietan, bideojokoen munduko ikasketak, garatzaileak, inbertsiogileak eta zaleak biltzen dira, azken berrikuntzak ezagutarazi eta proiektu berriak abian jartzeko.

San Mames eta rocka.

San Mames futbol-zelaiak rock taldeen milaka zaletu bildu ditu. Esangura handiko gune horretan jo dute AC/DCk, Rolling Stonesek, Guns N’Rosesek eta bestek. Izan ere, azken talde horrek arrakasta itzela jaso zuen San Mamesen.

«El Sol» Publizitate Komunikazioko Jaialdi Iberoamerikarra.

«El Sol» Publizitate Komunikazioko Jaialdi Iberoamerikarrak hainbat urte daramatza Bilbon publizitate-iragarkirik onenak saritzen.

‘Wabi Sabi’.

Japoniako Mangaren eta Kulturaren Bilboko jaialdia Euskalduna Jauregian egiten da. Duela hiru ediziotatik hona, Bizkaiko hiriburura ekartzen ditu Japoniako kultura eta tradizioak, ehun jardueratik gora biltzen dituen programa osatu eta atsegin baten bidez.

Berdintasunari, Aniztasunari eta Inklusioari buruzko Konferentzia.

Berdintasunari, Aniztasunari eta Inklusioari buruzko Konferentziaren egoitza izango da Bilbo 2018an. Europan gai hori jorratzen duen konferentziarik garrantzitsuena da.

Eurocopa.

Eta, amaitzeko, Bilboko nazioarteko beste ekitaldietako bat. Izan ere, 2020ko Eurokopako 13 egoitzetako bat izango da. Non hobeto? Hartara, San Mames futbol-zelaiak Europako futbol-lehiaketa nagusiko taldekako faseko hiru partida eta final-zortzirenetako partida bat hartuko ditu. Azpimarratzekoa da, gainera, Bilboko nazioarteko ekitaldi horiek guztiak aparteko guneetan egiten direla. Leku bereziak dira, historia eta erakargarri turistiko handikoak, galdu ezin diren beste ekitaldi interesgarri batzuk ospatzeko ere erabiltzen direnak.

Bilbon nazioarteko ekitaldiak egiten diren lekuak:

  espazioak Bilbon


Hablamos de...

Non antolatu bilera bat Bilbon

Leer más

San Mames BAT: ekitaldi eta hitzaldietarako espazioa Bilbon

Leer más

Bilbon hitzaldiak emateko espazio zabalak

Leer más

Suscríbete a la newsletter

Recibe los contenidos en tu email