Sarrerak erosi
Construcción del nuevo San Mamés

Nola eraiki zuten San Mames

San Mames nola eraiki zen kontatuko dizugu, Bilboko eraikin enblematikoenetako bat. Bere historia 1913. urtean abiatzen da.

San Mames estadioa Bilboko eraikin ikono ugarietako bat da, eta urtero bisitarien kopuruak gora egiten du, hala futbol zaleena, nola obra arkitektoniko eder hori, kanpotik nahi barnetik, ikusi nahi duten turistena. Erreklamo bilakatu da eta soilik horregatik merezi du San Mamesen eraikuntza zer-nola garatu zen kontatzeak, bilbotarrak harroen sentiarazten dituen obra arkitektonikoetako bat izanik, Guggenheimen ostean. Baina bere eraikuntza zer-nola garatu zen kontatzeko, ezinbestekoa da atzera egitea, 1913. urtera arte, eta hortik aurrera futbolaren katedralarentzat mugarri izen diren zenbait jazoera historiko banakatzea.

Jazoera historikoak San Mamesen eraikuntzan

San Mamesen eraikuntzaren historia kontatzeko urte jakin bat aipatu behar da: 1913.

San Mames zaharra

San Mames Football stadium

  • 1913ko urtarrilak 20, San Mames zaharraren lehen harria jarri zen.
  • 1913ko abuztuaren 21, futbolaren katedral bilakatuko zena inauguratu zen.
  • urtearen erdialdera estadioa handitzeko lanak hasi ziren, edukiera areagotzeko
  • 1925ean Kaputxinoen harmaila eraiki zen, tribuna eta preferentea areagotzeko lanak egin ziren, eta tribuna orokorreko edukiera areagotu zen.
  • 1953: tribuna nagusia eta San Mameseko arku enblematikoa eraiki ziren (10 milioi pezeta).
  • 1957: Kaputxinoen tribuna eraiki zen (Hegoaldeko Tribuna).
  • 1961: Miserikordia tribuna eraiki zen (Garay Tribuna edo Iparraldeko Tribuna).
  • 1972: ekialdeko tribuna eraiki zen. Zelaiko argiztapena hobetu eta megafonia ipini zen.
  • 1982: Espainiako Mundiala zela medio, eraberritzeko lanak egin ziren (700 milioi pezeta). Bost mila bazkide berri gaineratu zitzaizkien ordura arte zeuden 25.000 bazkideei. Edukiera 46.000 ikuslekoa da.
  • 1997: zutikako lekuak kendu egin ziren, UEFA erakundearen betekizuna betez. Edukiera 40.000 ikuslera murriztu zen.

San Mames Barria.

90eko hamarkadan, Bilboko Udalak hiria modernizatzeko lehen proiektuak egiteari ekin zion, San Mames berri bat planteatzek ernamuina. 2004tik aurrera Zuzendaritza-batzordea San Mames Barriaren proiektua abiatzeko beharrezkoak ziren kudeaketekin hasi zen 2010eko urtarrilaren 26an San Mames Barriaren lehen harria jarri zen. Estadioa erakusketa-azoka zaharraren eta San Mames estadio zaharraren orubean eraikiko zen. Lehendabiziko eraikuntza-fase batean alboko harmailak eta hondoetako bat altxatu ziren. Behin horiek eraikita, Athletic Club taldea estadio berrian jokatzen hasi zen, hondoetako bat eraikitzeke zegoela. Aldi berean, San Mames zaharra eraitsi zen, horrela San Mames zaharrak 100 urteko historia bete zuen. 2013ko irailaren 16an estadioa inauguratu zen, lehen eraikuntza-fasean. 2015eko azaroan, estadioak munduko kirol eraikin onenaren saria jaso zuen, Singapurren ospatutako World Architecture Festival jaialdian. 2017ko azaroaren 21ean, Katedraleko estalkia handitzeko lanek nazioarteko Structural Awards sariak eskuratu zituzten, mundu osoko egiturazko ingeniaritzako proiektu onenak aitortzen dituena. Horrela, San Mames estadioa onenetakoen artean lekutu da, inauguratu denetik sari asko jaso dituelarik. Aterpe ematen jarraitzen die zaletu zuri-gorriei partida-egun bakoitzean eta akustiko bikaina bermatzen du kantuekin Kluba animatzen jarraitzeko. Zaharraren eta berriaren arteko uztardura bikaina. Beste kapitulu bat Athletic Club taldearen historian, aurrerapausoa, baina iragana ahantzi gabe.   

Nueva llamada a la acción


Hablamos de...

Zer sartzen da San Mameserako bisitan

Leer más

Bileretarako espazioa Bilbon

Leer más

Esperientziak San Mames BATen

Leer más

Suscríbete a la newsletter

Recibe los contenidos en tu email