
San Mames BATean sarrerak erosi nahi badituzu San Mamesen, estadioko zonalderik onenetako batean, Athletic Club taldearen partida batekin gozatu eta esperientzia paregabe bat bizitzeko, jarraitu irakurtzen.
Gero eta gehiago dira San Mames BATean sarrerak erostea erabakitzen dutenak, futbola modu paregabe eta osoan bizi ahal izateko: gastronomia-zerbitzu batekin, diziplina anitzeko espazio batekin eta zelaiko ikuspegi onenetako batekin. Berez, zentzu horretan San Mames BAT alternatiba onenetakoa bilakatu da, ez zaletuentzat soilik, baita Bilbon ekitaldiak egiteko leku ezberdinak edo bestelako bilkura edo topaketak bilatzen dituzten enpresentzat ere, eta Bilbo hurbiletik ezagutzera datozenentzat ere bai. Norbaitek erabakia hartuta duenean eta futbola espazio paregabe horretatik bizi nahi duenean, beste galdera handi bat planteatu ohi da: zelan eta non erosi sarrerak San Mames BATerako. Ez kezkatu, kontatuko dizugu!
Ezer baino lehen, San Mames BATean sarrerak erosteko 2 alternatiba daudela jakin behar duzu.
San Mames BATeko abonuei esker, estadioan esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango duzu 4 ordu baino gehiagoan eta erosotasun guztiekin. Hauek sartzen dira:
San Mames BATerako abonuen tarifak aldatu egiten dira zonaldearen arabera.
Aitzitik, Athletic Club taldearen partida bat zonalde honetatik bizi nahi baduzu, San Mameseko BAT zonalderako sarrerak erosteko aukera duzu. Hauek dira sartzen diren zerbitzuak:
Esperientzia paregabe honekin goza dezazula eta gehiago ez dezazula pentsatu espero dugu.