12/05 Athletic Club vs. CA Osasuna partida +
Blog › Enpresen ekitaldiak › San Mames BAT: ekitaldi eta hitzaldietarako espazioa Bilbon

San Mames BAT: ekitaldi eta hitzaldietarako espazioa Bilbon

Bilbon hitzaldiak eman eta ekitaldiak antolatzeko leku bila bazabiltza eta toki desberdin bat nahi baduzu, xarma berezia izateaz gain erosotasun guztiak dituena, San Mames BAT da behar duzuna.

Gero eta enpresa eta partikular gehiagok behar izaten dute ekitaldiak era hitzaldiak antolatzeko lekuren bat Bilbon. Azken urteetan eskaintza zabaldu da, baina ez da erraza leku desberdin edo bereziak aurkitzea, bertaratzen diren pertsonak harrituta uzteko modukoa. Zentzu horretan, San Mames BAT Bilboko erreferente bihurtu da ekitaldi, bilera eta hitzaldiak antolatzeari dagokionean. Lehenik eta behin, bere izaeragatik (futbol zelai handi bat), eta, bigarrenik, eraikin berriak erosotasun eta aukera guztiak eskaintzen dituelako. Ez baduzu oraindik San Mames BAT ezagutzen, hemen azalduko dizugu zergatik den leku egokia Bilbon ekitaldiak antolatzeko.

Zergatik den San Mames BAT Bilbon ekitaldi eta hitzaldiak antolatzeko lekurik egokiena

  1. Aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu, bilatzen ari zarena eskaini eta xehetasun guztiak kontuan hartzeko.
  2. Munduko kirol eraikin onenetako bat da. Ez dago halako xarma duen beste lekurik Bilbon. Izan ere, Athletic Club futbol talde bat baino askoz gehiago da.
  3. Hainbat eremu ditu, edukiera desberdinekin. Kasu batzuetan, espazioak moldagarriak ere badira. Zeure neurrirako espazioa sortu dezakezu San Mames BAT barruan.
  4. Erosotasun guztiak dituzu eskura: Pantaila ugari, besaulkiak, taberna, eremu eta zerbitzu gastronomikoa, auditorioak, bazkari eta afarietarako eremuak eta abar.
  5. Beirateen bidez zelaia ikusteko Imajinatzen duzu ekitaldiak iraun bitartean futbol partida bat ikustea?
  6. Prentsa aretoa eta ikus-entzunezkoetarako aretoa ere badaude, puntako teknologiaz hornitua eta Bilbon ekitaldi bat ondo antolatzeko beharrezko erosotasun guztiekin.

Orain bai, espero dugu argi edukiko duzula. Bilbon ekitaldi edo hitzaldiren bat antolatzeko leku bila bazabiltza, ez izan zalantzarik eta eskatu informazioa San Mames BATen. espazioak Bilbon