Blog › San Mames esperientziak › San Mames estadio paregabeaz gozatzeko 5 aukera

San Mames estadio paregabeaz gozatzeko 5 aukera

Zenbat aukera dauden San Mames estadioaz gozatzeko? Nahi adina! Artikulu honetan azalduko dizkizugu batzuk.

Athletic Cluben futbol-zelai berria egitea proposatu zenean, bazekiten proiektuaren bultzatzaileek futbol-partidak ez ezik besterik ere egingo zela estadio berrian. Gaur egun, berriz, badakigu jada aukera ugari, eta era askotakoak, eskaintzen dituela San Mamesek. Ez dakizula zer aukera diren horiek? Hona hemen batzuen batzuk. Apuntatu!

San Mamesen aukerak: estadio paregabe batez gozatzeko bost era

  1. Lehenbizikoa, jakina, kirol-probak dira, futbola batez ere. Bestelako kirolei dagokienez, San Mamesen errugbi-finalak jokatu dira, adibidez.
  2. Musikari ere egiten zaio tarterik San Mamesen, batez ere rockari. Estadio zaharrean ere egin zen zenbait kontzertu gogoangarri; besteak beste, Rolling Stonesena eta Bruce Springsteenena.Baina berriak ere ez du luzaro itxaron, eta dagoeneko rockaren katedral bihurtua da, Guns N’Rosesen kontzertuaren ondoren. Gainera, MTV-k San Mamés aukeratu zuen urtehurreneko European Music Award ospatzeko.
  3. Bestalde, hor dago Athletic Cluben Museoa ere, futbolzale guztiek nahitaez ikusi beharrekoa eta denda ofiziala daude.
  4. Eta erabilera anitzeko zenbait eremu ere baditu, Bilbon era guztietako ekitaldiak egiteko aukera ematen dutenak: biltzarrak, enpresa-bilerak eta abar.
  5. Azkenik, kiroldegi bat eta igerileku olinpiko bat ere baditu San Mamesek. Goi-mailako lehiaketetarako erabiliko da igerilekua, zeina 50 metro luze baita eta 1,40 eta 1,80 m bitarteko sakonera baitu.

Ohartuko zinenez, aukera ugari eskaintzen ditu San Mamesek. Zalantzarik gabe, era askotako ekitaldiak eta topaketak egiteko leku egokia, erabilera anitzeko eremua… eta zu noiz bertaratuko zain dago!

Nueva llamada a la acción