12/05 Athletic Club vs. CA Osasuna partida +
Blog › San Mames esperientziak › San Mames estadioaren argazkirik onenak

San Mames estadioaren argazkirik onenak

Zur eta lur utziko zaituzte inon den futbol-zelai ezagunenetako eta estimatuenetako baten irudi bikain hauek; San Mames estadioaren argazkiek, alegia.

Ez da lehenbiziko aldea San Mames zelaiaren argazki onenetako batzuk hona ekartzen dituguna. Izan ere, merezi du horrenbeste Bilboko txoko horrek.

Argazki onenen artean daude, noski, San Mames argiztatuarenak eta Instagramen aurkituko dituzun futbol-katedralaren guztiak.

Egia esan, ez da lan zaila estadio horren argazki ikusgarriak aurkitzea, edo lehenbizikoz hura ikustean harrituta uzten ez dutenak.

Beharbada hainbeste sari jaso dituen estadioaren arkitekturagatik izango da, edo San Mamesen historiagatik; nolanahi dela ere, hara inguratu nahi baduzu, komeni zaizu jakitea non egin San Mames estadioaren argazkirik onenak.

Non atera San Mames estadioaren argazkirik onenak

esplanada San Mames

1. San Mamesera inguratzen bazara, nahitaez atera behar duzu argazki bat estadioaren aurrean, zabaldegian. Han daude San Mamesen sarrera loriatsua eta pantaila erraldoia.

fachada san mames

2. Estadioaren arkitekturak ere merezi du argazkirik, batez ere hain berezia den fatxadak, zeina erdigardena eta iragazkorra baita. Multzo arkitektoniko ikusgarria da, hiriari eta inguruneari estu lotua.

San Mames eventos

3. Barruko aldea. San Mamesen argazki onenetako bat, noski, haren barruko aldean egin dezakezu. Horretarako, baina, ez duzu zertan partida-egun batean bertaratu. Estadioko kafetegi, jatetxe edo ekitaldi-aretoren batetik egin ditzakezu haren barrualdearen argazki ederrak.

San Mames estadio noche

4. Argazki panoramiko klasikoa. Bilbotarrak ohituta daude bisitariak San Mamesen argazki panoramikoak ateratzen ikustera. Argazki hori egiteko, aski duzu Euskalduna zubia zeharkatzea, itsasadarraren beste aldetik miresteko estadioaren handitasuna.

Bada hartu argazki-kamera edo mugikorra, eta ekin estadio paregabe horri argazkiak ateratzeari.

 

sarrerak erosi