11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Bilboko arkitektura: nahitaez ikusi beharreko 10 eraikin

Bilboko arkitektura: nahitaez ikusi beharreko 10 eraikin

Bilboko arkitektura da Bizkaiko hiriburuaren protagonista nagusietako bat. Bilbora bisitari bazatoz, edo ibilaldi bat egitera ateratzen bazara, ez geratu hiriaren ondare arkitektonikoa ikusi gabe.

Turista ugari erakartzen du Bizkaiko hiriburuak, eta arkitektura da horren arrazoietako bat. Bilbora baldin bazatoz, zenbait eraikin nahitaez ikusi behar dituzu. Izan ere, urteak dira zenbait arkitekto ezaguni deitzen zaiela Bilbon eraikinak egin ditzaten, era askotakoak gainera. Hona hemen horietako batzuk, eta historia luzeko beste batzuk ere:

Bilbora bisitari bazatoz nahitaez ikusi beharreko 10 eraikin

  1. Concordia geltokia, edo Santanderreko geltokia: estilo modernistako eraikin berezia, 1902an eraikia.
  2. Bailengo etxe orratza: Bilboko 40 metrotik gorako lehenbiziko eraikina.
  3. San Anton zubia: zenbait mendez, itsasadarra zeharkatzen zuen zubi bakarra izan zen. 1318 aurretik eraiki omen zuten.
  4. Erriberako azoka: 000 m2-ko azalera komertziala du.
  5. Arriaga Antzokia: Bilboko antzokirik ezagunena. Neobarroko estilokoa da, eta 1890ean inauguratu zuten.
  6. Montero etxea: Estilo modernistako Bilboko etxebizitza-eraikin bakarra. Bilboko Gaudíren Etxea deitzen zaio, arkitekto katalan ospetsu haren lanak gogorarazten baititu.
  7. Alondegia: Garai batean ardo-biltegi izana, aisialdi- eta kultura-zentro bihurtua.
  8. San Mames: Bilboko eraikin esanguratsuen zerrenda luzean sartu da San Mames estadio berria ere, non, kirol-lehiaketak ez ezik zenbait ekitaldi ere egiten baitira.
  9. Euskalduna Jauregia: Hiriko biltzar- eta ikuskizun-eremua.
  10. Guggenheim Museoa: Eta, azkenik, hirira turista gehiena erakartzen duen eraikina, Guggenheim Museo ospetsua. Arte garaikidea erakusten da museo horretan, zeinaren eraikina bera artelan ikusgarria baita.

Gogoan izan: Bilbon ibilaldi bat egitekoa bazara, ez utzi ikusi gabe eraikin horiek. Txundituta utziko zaituzte. Izan ere, horixe du Bilboko arkitekturak: txundigarria da. 

 

Nueva llamada a la acción