Sarrerak erosi
Por qué San Mamés se llama así

Zergatik du estadioak San Mames izena?

Jakina da San Mames estadioa Athletic Clubek bere partiduak jokatzen dituen estadioa dela eta jarraitzaileek “Katedrala” deitzen diotela.

Agian pentsatuko duzu ezizen hori kokapenetik soilik datorkiola, estadio zaharra zegoen lursailea inguruan zegoen San Mames zahar etxearena baitzen. Baina benetako eta jatorrizko arrazoia Ekialde Bizantinotik dator. Bilboko zonalde honek duen izena historia oso zahar baten bukaera sinestezina besterik ez da.

Athletic Cluben estadioak bere izen kristautasuneko santu bati zor dio, Mamesi alegia. Agian horregatik, talde zuri gorriaren jarraitzaile askorentzat Athletic erlijio betan antzekoa da.

Kondairaren arabera Mames martiria 259. urtean jaio zen, Cesarean (Capadocia), kristau izateagatik espetxeratutako familia batean.

Umezurtz gelditu zen oso gaztea zela. Orduan noblea bat egin zen bere kargu, alarguna eta aberatsa, eta Mamesi uzi zizkion bere hazienda eta hondasun guztiak.

Hortik aurrera, Mames “Jainkoaren gizona” izenarekin izan zen ezaguna. Bere hondasunak banatu zituen pobreen artean eta artzaintzan aritu zen, erretiroan eta bakartasunean.

Hainbat gobernadore saiatu ziren, torturaren bidez, bere fedea alde batera utz zezan. Kondairaren arabera aingeru batek libratu zuen eta lasaitzea lortu zuen lehoi talde batek errespetatu zuen.

Hala era, 275. urtean Mames hil egin zen hiruhortz batek gurutzatuta. Ordutik capadociarrek ohoratu zuten eta bere omenezko zentroak mundu osoan zehar zabaltzen hasi ziren.

Zentro horietako bat Bilboraino iritsi zen. Dirudienez, 1447an lursail horretan Santo Mamesi eskainitako ermita zahar bat zegoen, Bilboko ibaitik gertu. Ermita horren gainean eraiki zen frantziskotarren konbentua eta ondoren Miserikordia Etxe Santau edo San Mames zahar etxea (bertako kaperan santua ohoratzen jarraitzen da).

1913an, zahar etxearen ondoan, San Mames futbol estadioa inauguratu zen, eta martiri honi zor dio izena. Jatorri erlijioso oso zaharra duen estadio bakarra da eta ondoren, futbol jarraitzaileek “Katedrala” izena jarri diote. Esaten da izen hori duela modu honetako elkarrizketak sortarazten zituelako:

  • Nora zoaz?
  • San Mamesera.
  • Ermitara?
  • Ez, katedralera.
  • Athletic Cluben tradizio handiak eta baloreek izen hau errotzen bukatu dute, inoiz baino indartsuago.

Baina kondairak aurrera darrai Athletic Cluben eta bere jarraitzaileen eskuetan, eta partidu egunetan leku horretan elkartzen dira. Mames izeneko santu baten izenean sakrifizioa, kultua, izaera eta pasioa elkartzen diren tokian.

San Mames museorako sarrerak erosi


Hablamos de...

Non antolatu bilera bat Bilbon

Leer más

Europako errugbi finalak San Mamesen

Leer más

Athletic Cluben janzkeraren historia

Leer más

Suscríbete a la newsletter

Recibe los contenidos en tu email